
INGURUMENA
Orokorrean, fauna guztia ingurunearen menpe dago. Atal honetan, hegaztiengan zer nolako eragina duen ageri da.

Argi-kutsadura
Argi-kutsaduragatik, hegazti batzuk desorientatu egiten dira eta hil egin daitezke. Itsas hegaztiek habiak uztean, hiriko argiek itsutzen dituzte. Orduan, migrazio-ibilbideak nahasten dira. Batzuk hil egiten dira.
Eraikinen kontra talka egin eta erortzen dira. Argi gehiegi duten komunikazio-dorreekin talka egitea ere oso ohikoa da. Talka horrek, batzuetan, heriotza eragiten du.
Hori gutxi balitz bezala, argi-kutsadurak hegaztien lo-ereduetan eragiten du, eta amestu eta esnatzeko aldiak aldatzen ditu.
Gauez hegaztiak argi artifizialaren eraginpean badaude, argi foku horietatik urrun bizi direnek baino hilabete lehenago egiten dute habia.
Sexu-hormonen mailak ere aldatzen ditu, eta horrek eragina du ugaltzeko gaitasunean. Epe luzean, ondorio ebolutiboak izango lituzke.
Aldaketa klimatikoa
Aldaketa klimatikoaren eraginez, hegaztien migrazioak aldatu dira azkenengo urteotan. Esate baterako, abuztuan migratu behar duen txoriak, apirilean migratzera pasatu da.
Berotze globalaren ondorioz, hegaztiek beren portaerak aldatu behar izaten dituzte, haien eta kumeen biziraupenerako egokiak diren lekuak aurkitzeko. Prozesu horren ondorioz, hegazti asko espezie inbaditzaile bihurtzen dira eta iristen diren eremuen oreka naturala aldatzen dute.
Migrazioak eta klima-aldaketak hegaztiei nola eragiten dien erakusten duten beste adibide batzuk populazioen murrizketa nabarmena eta espezieen aniztasunaren jaitsiera dira. Berotegi-efektuko gasen isurketek tenperatura globala igotzen jarraitzen badute, galtzeko arriskuan dauden hegazti-espezieen kopuruak gora egingo du.

Plastikoak
Plastikoek hainbat modutan kaltetzen dituzte hegaztiak:
- Heriotza eragiten dute. Adibidez, hesteetan kalteak izaten dituzte (ezpalak, hesteak zulatzen dizkiete; hau da, haien barne-organoak), edo plastikozko artikuluetan sartuta geratzen dira, hala nola arrantza-sareetan.
- Desnutrizio kronikoa eta pisua galtzea eragiten dute. Plastikoa irensten dute janaria dela pentsatuz, eta gosez hiltzen dira. Batzuek hainbeste plastiko irensten dute, non ez baita behar adina leku geratzen elikagaientzat, eta horrek eragina du haien pisuan, haien osasuna arriskuan jarriz.
- Zauriak. Material plastikoak erabiltzen dituzte habiak sortzeko, adarrekin eta hostoekin nahastuz. Horrela, bere ondorengoak harrapatuta edo zaurituta geratzen dira.
Uraren kalitatea
Uraren kutsadura gertatzen da substantzia kaltegarriek, askotan produktu kimikoek edo mikroorganismoek, erreka, ibai, aintzira, ozeano, akuifero edo beste ur-gorputz bat kutsatzen dutenean, haien kalitatea degradatuz eta ingurumenarentzat toxiko bihurtuz.
Uraren kalitateak eragin handia du hegaztiengan. Frabrika baten ondoko errekan fauna hiltzen da, ura kontaminatuta dagoelako. Araztegiekin berdina gertatzen da.
Hegaztiek ur garbia izan behar dute, kutsatu gabea, une oro. Hala ere, erabiltzen den ur-iturriaren arabera, hainbat mineral eduki ditzake, edo bakterioekin kutsatuta egon daiteke. Honek txorien fisiologiari kalte egiten dio, eta gaixotasunak izateko probabilitatea handiagoa da.
Airearen kutsadura
Hegaztiek kutsadura atmosferikoa jasaten duten modu batzuk honako hauek dira:
- Kalteak haien organismoan: Estres oxidatiboa eta biriketan kaltea eragiten du.
- Ugaltzeko gaitasuna murrizten du: Hidrokarburo batzuek arrautzen ekoizpena eta eklosioa murriztu dezakete.
- Hegaztien garapena indargabetzen du: Airearen kutsadurak hegaztien hazkundeari eragingo lioke, eta hori txikiagoa izango litzateke.